Elduaien Hizkuntza Eskolak 1970ean hasi zuen bere ibilbidea Tolosan (Gipuzkoa), Joxe Mari Elduaien zuzendariaren eskutik, etorkizuneko pertsonak prestatzeko asmoarekin, eta helburu nagusi horrekin jarraitzen du gaur egun. Horretarako, ahalik eta hizkuntza gehien ahalik eta jende gehienaren eskura jartzen ditu.
Ingelesa da eskaera handiena duen hizkuntza, baina ingelesaz gain beste hainbat hizkuntza ere ikas daitezke Elduaien akademian, eta hizkuntza horietako ziurtagiri ofizialak eskuratzeko azterketak egin: euskara, gaztelania, frantsesa, alemana, italiera, portugesa, nederlandera, txinera, errusiera, koreera, japoniera, arabiera, eta abar.
Beraz, Elduaien Hizkuntza Eskolak 2025ean 55 urte egingo ditu hizkuntzak irakasten. Bide horretan lan egiteko, urteotan hainbat egoitza zabaldu ditu Gipuzkoa osoan zehar, hizkuntzen ezagutzarako erreferentzia garrantzitsu bat bilakatuz. Gaur egun, Elduaienek herri hauetan ditu akademiak: hiru Tolosan bertan, bi Donostian, bat Villabonan, bat Lasarten, bat Irunen, bat Beasainen eta beste bat Andoainen.
Ateak irekitzen
Elduaien Hizkuntza Eskola munduratzeko bide bat da, eta hizkuntzak dira horretarako tresna. Ez itxi aterik leloak ezin hobeto adierazten du ikasketa erakunde horren filosofia eta jarduna. «Uste dugu hizkuntza bat jakitea ate bat irekitzea dela; pertsona baten etorkizunerako oso ona izango da», azpimarratu dute Elduaien Hizkuntza Eskolako arduradunek.
Hizkuntzek egungo gizartean duten garrantziaren jakitun daude Elduaienen, eta horretan sakontzea izan da sorreratik orain arterako xedea: «Guretzat, garrantzitsua da jendea prestatzea, eta horregatik uste dugu hizkuntzak ezagutzea horretarako egokia dela. Bai lanerako, bai ikasteko edo baita bidaietan komunikatzeko ere. Azken batean, hori baita hizkuntza baten xedea, pertsonekin komunikatzea».
2024-2025eko ikasturtean ere, helduei arreta berezia eskaini nahi diete. Horrela, deskontuak eskaintzen dituzte helduentzat. «50 urtetik gorako helduek esaten dute ‘nik zertarako ikasi behar dut beste hizkuntza bat’, baina beste hizkuntza batean hitz egiten jakiteak komunikazioa asko errazten du. Esaterako, oporretara kanpoko herri batera joanez gero, hango hizkuntza ezagutuz gero, hangoekin hitz egin eta hango kulturan murgiltzeko aukera izango dugu. Jendeak jakin behar du adin horrekin ere oraindik gai dela hizkuntza bat ikasteko; izan ere, hizkuntzak ez dauka adinik».
Era askotako zerbitzuak
Hizkuntza ikastaroak eta hizkuntzen azterketa ofizialetarako prestakuntza ez ezik, Elduaienek askotariko zerbitzuak ere eskaintzen ditu: ikastaro trinkoak, eskola partikularrak, eskola orduz kanpoko jarduerak, itzulpenak eta interpretazioa. «Elkarrizketa taldeak baditugu edo beste mota bateko taldeak ere bai. Saiatzen gara beti pertsona bakoitzaren egoerara egokitzen, pertsona bakoitzak behar duen horretara. Halaber, eskola pribatuak behar izanez gero, ematen ditugu, normalean lau eta hamar lagun artekoak dira, eta enpresentzako jarduerak ere bai, udan ikastaroak ematen baititugu. Normalean, eskolak aurrez aurre ematen ditugu, baina online ere egin daitezke».
Kalitatezko prestakuntza
Elduaienen Cambridgeko azterketa ofizialak egiten dituzte maila guztietan, eta jendea trebatzen dute haietarako, kalitatezko prestakuntzaren bidez. «Lehen, B2 First zen jendeak egiten ohi zuen lehen azterketa, baina ikusten ari gara joera bat dagoela gero eta lehenagotik hasteko. Horrela, haurrentzako Young Learners probak, eta A2 Key (KET) eta B1 Preliminary (PET) azterketak ere egiten ditugu, eta konturatzen ari gara gero eta jende gehiagok ematen duela izena azterketa horiek egiteko. Izan ere, horrela jendeak txikitatik ohitura bat hartzen du eta B2 First azterketa egiteko prestatuago dago. Gainera, hizkuntzak txikitatik ikastea garrantzitsua da».
Halaber, C1 Advanced eta C2 Proficiency azterketak eta horiek prestatzeko eskolak ere egin daitezke Elduaien Hizkuntza Eskolan.
Azterketa horiek idatziz egin daitezke, eta baita modu digitalean ere.