Elizondo-XS arkitektura estudioak hirigintza, zaharberritze, birgaitze, eraberritze eta barne-diseinu lanak egiten ditu eraikin publikoetan eta etxebizitza familiabakarretan, eta etxebizitza kolektiboen eraikuntzaz ere arduratzen da. Halaber, hirigintza arloko xehetasunen azterketak eta plan partzialak, eta aholkularitza lanak eta txostenak ere egiten ditu bizilagunen komunitateentzat. Esaterako, etxebizitza edo eraikin baten energia eraginkortasunaren ziurtagiria lortu ahal izateko laguntza estimagarria ematen du. Horrez gain, jarduera deiturikoak ere burutzen ditu, eta udaletxe batean proiektu bat aurkeztu behar denean, gestioez arduratzen da.
Bizkaian eta Gipuzkoan aritzen da, batez ere, eta Araban eta Kantabrian (Espainia) ere lan batzuk egin ditu. Esaterako, eraikin hauetako birgaitze lanak: Zarauzko (Gipuzkoa) Elizamendi baserria eta Xipri eraikina, Urnietako (Gipuzkoa) Pagolerdi baserria, Galdakaoko (Bizkaia) Aretxabaleta baserria, Markinako (Bizkaia) Patrokua jauregia, Aulestiko (Bizkaia) eraikin soziokulturala eta Udaletxea, Algortako (Getxo, Bizkaia) Lorenzo Areilza etxebizitza eta Getxoko Foru kaleko familia bakarreko etxebizitza.
Barneen diseinu lanak ere Gipuzkoako eta Bizkaiko hainbat udalerritan burutu ditu. Adibide batzuk ikus daitezke elizondoarkitektura.com eta xsarkitektura.com webguneetan. Gaur egun, besteak beste, Algortako San Nikolas ikastolaren Haur Hezkuntzako eraikin berria egiten eta eraikin nagusia eraberritzen ari da, eta Zarauzko Salbatore Mitxelena ikastola eraberritzen.
Elizondo-XS arkitektura estudioa Zarauzko Salbatore Mitxelena ikastola eraberritzen ari da. ELIZONDO-XS ARKITEKTURA
Profesionaltasuna eta gertutasuna
Bezeroari profesionaltasuna, gertutasuna, eskarmentu handia eta kalitate gorena eskaintzen dizkio. Izan ere, kalitatearen irizpideen bidetik aritzen da, ISO 9001: 2008 Kalitate Ziurtagiriaren arabera. Horren guztiaren ispilua da orain arte burutu dituen obrak eta proiektuak eta, batez ere, bezeroak oso pozik gelditu direla.
Horrela, Elizondo-XS arkitektura estudioa erreferentzia garrantzitsu bat da bere arloan. «Hurbileko harremana eskaintzen diogu bezeroari, oso pertsonalizatua. Bezeroak etortzen zaizkigu ezagutzen gaituztelako eta ahoz ahoko erreferentzia dutelako, eta merkatua oso ongi ezagutzen dugulako», administrazio zereginez arduratzen den Leire Gesalagaren hitzetan.
Elizondo-XS arkitektura estudioa 1978an sortu zen, Algortan, eta gaur egun bi egoitza ditu. Algortan dago bat, eta Zarautzen bestea. Edorta Elizondo Uribarri izan zen sortzailea eta gaur egun Kerman Elizondo Arrieta arkitektoa da arduraduna. Urteotan lantaldea egokitzen eta handitzen joan da, eta gaur egun hainbat arlotako profesionalak aritzen dira, arkitektoak, aparejadoreak, abokatuak eta barneen diseinuko adituak, proiektuen ikuspegi osoa izan ahal izateko.