Eroski

EROSKI, konpromisoa berrikuntzarekin

Berrikuntzaren alde egina duen apustuaren harira, EROSKIk 15,1 milioi euro baino gehiago jarri ditu 2023an berrikuntzaren eta garapenaren arlorako.

Eroski
Venture Program, 'start-up', ekintzaile eta proiektuentzat antolatutako programaren aurkezpena. EROSKI
2024ko uztailaren 12a
05:10
Entzun

Berrikuntzaren alde egiten duen apustuaren ispilu, EROSKIk 15,1 milioi euro baino gehiago jarri ditu 2023an berrikuntzaren eta garapenaren arloko proiektuetarako —iaz baino %29 gehiago—, eta berrikuntza lankidetzan garatzeko 31 egitasmotan parte hartu du; horietako hamar, Europako lankidetza proiektuak, zentro teknologikoekin, unibertsitateekin eta start-up arloarekin.

Ingurumenaren arloko berrikuntza

EROSKIk, ingurumenean duen eragina pixkanaka murriztuz joateko, helburu batzuk jarriak ditu; besteak beste, marka propioko ontzien ekodiseinua lantzen ari da, 2025erako guztiz birziklatzeko modukoak izan daitezen, eta hondakinak birziklatzen eta balioztatzen ere badihardu.

2023an, EROSKIk 94 ontzi ekodiseinatu zituen bere markarako; 2020tik 401 dira guztira. Marka propioko ontzietan erabilitako materialen %23,5ek jatorri birziklatua dute.

Ildo horretan, EROSKI lanean ari da zenbait proiektutan, bai Espainiako Estatuan eta baita Europan ere, zirkulartasun handiagoko ontziak lortzeko, hala nola InformPack, Sisters eta Redysing.

Horretaz gainera, beste produktu batzuetan bestelako alternatibak bilatzen saiatzen ari da—esaterako, ZeroWaste, ToNoWaste eta FoodRUs—, ez daitezen alferrik gal. Adibidez, hondakin organikoekin elikagai berriak asmatzen eta, are, ontziak fabrikatzen ditu.

Duela urtebete, EROSKI ingurumen etiketa berria ezartzen hasi zen marka propioko hamar bat produktutan, eta Espainiako Estatuko lehen banaketa enpresa izan zen hori egiten. Berriki, elikagaien arloko eta produktu freskoen saileko 29 produktuk lortu dute Planet Score zigilua haren dendetan. Hala, EROSKI aurrerapausoak ematen ari da hartuta dauzkan konpromisoetan: kontsumo arduratsua sustatzen ari da, eta kontsumitzaileari informazioa gardena ematen. Alde horretatik, kontsumitzaileari erosketa iraunkorragoa egitea erraztu nahi dio.

Halaber, EROSKI aitzindaria izan zen Nutri-Score etiketa bere produktuetan jartzen, 10.100 lagunen iritziak entzun ondoren. Kolore kode horren bitartez, kontsumitzaileek modu errazean jakin dezakete produktuek nutrizioaren aldetik nolako balorazioa duten. Era horretara, antzeko produktuekin konpara ditzakete, eta onena aukeratu, Semaforo nutrizionalak ematen duen informazio xeherik galdu gabe.

Berrikuntza eskaintza komertzialean eta tokian-tokian

EROSKI eginahal bat egiten ari da bere apaletako produktuak identifikatu eta zein egokitu behar dituen ikusteko; izan ere, eskaintza osasungarriagoa eta iraunkorragoa egin nahi du, bezeroek eskatu baitiote berrikuntza ildo horretan egiteko.

2023an, marka propioko 441 erreferentzia txertatu ditu guztira, iaz baino %38 produktu berri gehiago. Neurri handian, prezio merkearen irudia hobetzeko eginahala dago horren atzean, baita kontsumitzaileen eskariei erantzuteko nahia ere. EROSKIk bultzada bat eman die bere markei, eta sorta berrikusi du. Guztira, 5.040 produktuko gama du, eta sustapen eta deskontu gehiago ezarri dizkie.

Produktu berriak txertatzeaz gainera, EROSKIk marka propioko produktuen kopurua zabaldu du tokian tokikoen gaman. Horrek erakusten du lehen sektoreari laguntzen diola, eta sektoreko erakundeekin eta kontseilu arautzaileekin lankidetzan aritzen dela. Hala, 2023an, marka propioko 87 erreferentzia berri txertatu ditu: nabarmentzekoak dira Kataluniako ekoizleek prestaturiko plateren gama zabala, Arabako Errioxako jatorri izena duten ardoak eta Aragoiko Pirinioetako Txahalaren produktu askotarikoak.

Eginahal horren ondorioz, EROSKIk nazioarteko lau sari jaso zituen iaz Private Label Manufacturers Association elkarteak antolatzen duen Salute to Excellence sariketan. Sari horien bitartez, marka propioko produktuen kalitatea eta egindako berrikuntzak aitortu zituzten.

Berrikuntza irekia

EROSKIk oraindik eusten dio berrikuntza irekiaren eta ekintzailetza korporatiboaren aldeko apustuari. Hala, eta ikusita nolako arrakasta izan duen lehen urtean, EROSKIk bigarrenez atera du Venture Program, berriki: start-up, ekintzaile eta proiektuentzat antolatutako programa, soluzio berritzaileak garatzeko teknologia eskalagarrietan oinarrituta, eta helburu dutenak negozio eredu berriak sortu eta balioztatzea. Sustatu nahi diren soluzioek osagarriak izan behar lukete EROSKIren jarduerarekin, eta berrikuntza ekarri behar lukete elikagaien sektorera, kate osoari aplikatzeko moduko teknologiekin eta proposamenekin.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.