Eroski

EROSKI, aurrezpenarekin konprometitua

Aurrezpenarekin daukan konpromisoa da EROSKIren ardatz nagusietako bat, elikagaien banaketako sektore lehiakorrean, zeinetan marjinak zinez estututa eta tenkatuta dauden.

EROSKI
'Beti prezio onak' deritzan saskiak denetarik du, eta osasungarria eta merkea da. MITXI
2024ko irailaren 18a
05:05
Entzun

EROSKIren ustez, lehiari aurre egiteko erarik onena da norberari leiala izatea, bere posizioa indartuz eta bereizgarri gisa nahi dituen elementuak aukeratuz. Helburua da kontsumitzaileek haren aldeko hautua egitea erosketa egiteko orduan.

EROSKIk jarraitzen du etxeetako presioa gutxitzen laguntzearen aldeko apustua egiten. Alde horretatik, prezioen igoera mugatzen du bere marjinen kaltetan, eta familien aurrezpenaren aldeko apustua indartzen du, prezioen lehiakortasuna hobetuz. Era berean, sustapenei gero eta bultzada handiagoa ematen die. Eta marka propioa garatzearen aldeko apustu nabarmena egiten du: familia askorentzat aterpe bihurtu da, gainera, eta sektorekotik goragoko hazkuntza tasak izan ditu.

EROSKIk sendo jarraitzen du kontsumitzaileei aurrezkia helarazten. Hori da bere politika komertzialaren lerro nagusietako bat, eta halaxe dator plan estrategiko berrian. Horrekin, 33 milioi euro baino gehiago aurrezten lagundu du 5.700 produktu baino gehiagoren prezioa gutxituta 2024ko lehen sei hilabeteetan.

Aurrezki horren erdia baino gehiago, zehazki 17 milioi euro, bere markako 1.100 produkturi prezioa jaitsita lortu du. Era berean, programarik azpimarragarrietako bat Beti prezio onak deritzan saskia da: saski horretan, lortu du 576 produkturen salmenta zenbatekoak jaistea, eta horrek lehenaz gain 13 milioi euroko aurrezkia ekarri du guztira. Denetarik duen saskia da, osasungarria eta merkea; izan ere, 300 produktu fresko dakartza: fruta eta barazkiak, arraina, haragia, ogia, arrautzak eta oinarrizko beste elikagai batzuk, hala nola esnea, jogurtak, pasta eta arroza. Horretaz gainera, etxeko garbigarriak eta zainketa pertsonalerako produktuak ere sartzen dira.

EROSKIk inbertsio ahalegina areagotu du, eta aurrezkia elikadura osasungarriari lotu dio bereziki. Horrela, produktu freskoen bidez aurrezten laguntzea lortu du: 1.183 erreferentzia eta 21,9 milioi euroko aurrezkia. Horren ondorioz, EROSKIren erosketa saskiak %1,14ko bariazioa izan du 2024an, eta KPIaren igoera berdindu du epe horretan.

Aurrezpenerako ekimenak

EROSKI betidanik eta bereziki 2022tik ahalegin handiak egiten dihardu kontsumitzaileek beren saskian jasaten duten prezioen igoera geldiarazteko. Ahalegin horretan, ia 95 milioi euroko inbertsioa egin du, eta bezeroentzako aurrezki bihurtu da hori. Hala, kostuen %3ko igoera moteldu du bai 2022an eta bai 2023an.

Urte hauetan ekimen ugari landu ditu; horien artean, nabarmentzekoa da Maiteminezko saskia-ren kanpaina, 2023an atera zuena; helburua zen kontsumitzaileen eskura bete-beteko saski bat ipintzea oso prezio lehiakorretan, eta bezeroek oso harrera ona egin zioten. Kanpainak iraun zuen aldian, Maiteminezko saski-ko produktuen salmentak 7 puntu baino gehiago handitu ziren gainerako gamak baino, eta erosketa tiketen %71tan egon ziren.

2024-2026ko Plan Estrategiko berriaren barnean, Beti prezio onak izeneko kanpaina berria atera du. Kanpaina horretan, are konpromiso handiagoa erakutsi du aurrezpenarekin; izan ere, jarraipena eman dio 2023an eta 2024ko otsailean egindako prezio beheraldiari, eta prezioen posizionamenduan beti lehiakorra izateko bokazioa erakutsi du. Beti prezio onak ekimenaren bitartez, EROSKIk aurrezpen promesa etengabe bat helarazten du; lehiakortasun maila handiari eusten dio erreferentzia sail handi batean, eta horrek bermatzen du saski osasungarria eskaintzea kontsumitzaileari oso prezio lehiakorretan.

Udako hilabeteak igarota, EROSKIk beste prezio jaitsiera batzuk aktibatu ditu 2.000 produktutan, hala nola elikagaiak —freskoak barne— eta etxeko eta zainketa pertsonalerako produktuak. Hortaz, Beti prezio onak deritzan saskiarekin biltegia berriz ere betetzeko modua dago; gainera, horietatik erdia pasak 2 euroz azpitik balio du. Horiekin batera, edozein biltegitako oinarrizko produktuen orga 70 euroz azpitik lortzeko aukera dago, eta Eskola hasierako kanpaina ere martxan da, deskontuekin eta interesik gabeko finantzaketekin.

Etxeko biltegia betetzea uda ostean

Etxeko gasturik handienetako bat erosketetan doala jakinik, EROSKIk beti prezio onei eusteko beheraldietan inbertitzen jarraitzeko estrategiaz gainera, ekimen ugari eskaintzen du bezeroei aurrezten laguntzeko; hala, plangintza on bat eginez, modua dago gastu hori doitzeko, familia osoarentzako elikagai osasungarri eta aberatsei uko egin gabe.

Etxeko biltegia beti ongi hornitua izateko, garrantzitsua da oinarrizko elikagaiak eta erraz kontserbatzen direnak izatea. Produktu zerrenda horretan, honelakoak sartu behar dira erosketa hobeto planifikatzen lagunduko baitute: arrain kontserbak, lekaleak, landare kontserbak, fruitu lehorrak, esnekiak... Horretaz gainera, izoztu daitezkeenak gaineratu daitezke: berdurak, barazkiak eta arrainak.

Horrela, uda osteko promozioak eta ohiko eskaintzak aprobetxatzeko modua dago.

Era berean, bultzadaren araberako erosketak saihestu behar dira, eta hondakinak ez sorraraztea funtsezkoa da etxeko ekonomiarako. Asteko menua planifikatu eta estrategia eraginkorrak erabiliz probetxuzko sukaldaritza eginez gero, elikagai gutxiago hondatuko da, eta errezeta goxoekin gozatzeko moduan izango gara.

Aholku ona da, halaber, sasoian sasoiko produktuak hautatzea. Fruten, berduren eta arrainen egutegia kontsultatuz gero, menu ekonomikoagoak eratu ahal izango dira, merkeago egoten baitira sasoian. Hala, produktu freskoak aprobetxatu, eta kalitatea eta zaporea lortu ahal izango da platerean.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.