FALTZES. Gutxi batzuetan, boto bakar batek alde baterantz edo besterantz zuzendu dezake erakunde bateko indar oreka. Hori gertatu da Faltzesen. Faltzes Positibo taldeak irabazi zituen bozak, baina PSNrekin berdindu zuen zinegotzi kopuruan. Alta, posta bidezko herritar baten botoa ez da iritsi, eta FP taldeak hauteskunde batzordean erreklamatu du boto hori zenbatuz gero bost zinegotzi izango lituzkeela, eta PSNk hiru. Teorian, maiatzaren 28rako hautetsontzian egon behar zuen botoak.
Galdutako boz horrek emaitza alda zezakeelakoan, errekurtsoa jarri zuen FP taldeak, eta atzoko osoko bilkura atzeratzeko aukera zegoen. Haatik, ostegunean batzordeak onartu zuen helegitea ez onartzea, eta, ondorioz, launa zinegotzirekin amaitu dute FIT eta PSNk. Sozialistek beste talde independente batekin hitzartu zuen, eta Gloria Olkoz izendatu zuten alkate.
Udalen osaketa. Nafarroa
Boto bakar batek erabaki du Faltzesen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu