Anaitze Agirre. Dokumentalgilea

«Zurrumurruak sortzen ditu Errumaniako ijitoei buruzko ezjakintasunak»

'Balta txuria, Balta Berdea. Urumearen zurrumurrua' dokumentala emango dute gaur, Tolosako Topic aretoan. Urumea ibaiaren ertzean bizi diren ijitoen egunerokoa kontatzen dute ikus-entzunekoan.

Balta Txuria, Balta Berdea dokumentaleko irudi bat. Ijitoen Astigarragako kokagunean grabatu dute. BERRIA.
Ainhitze Ruiz.
2013ko abenduaren 19a
00:00
Entzun
Etorkinen inguruan izaten diren zurrumurruen inguruko Balta Txuria, Balta Berdea. Urumearen zurrumurrua dokumentalaemango dute gaur, Tolosako Topic aretoan (Gipuzkoa), 19:00etan. Anaitze Agirre SOS Arrazakeriako kideak (Lazkao, Gipuzkoa, 1972) zuzendu du lana. Europa Ekialdeko ijito herrikoek Astigarragan (Gipuzkoa) eraiki duten kokagunearen berri ematen du. Emanaldiaren ostean, mahai ingurua egingo dute, Astigarragako apaizarekin, SOS Arrazakeriako Agustin Unzurrunzagarekin eta Maripiana Bartus Balta Berdeko bizilagunarekin.

«Urumearen zurrumurrua» aipatzen da dokumentalean. Zer zurrumurru daude horren inguruan?

Zurrumurru asko dago Europako ekialdetik etorritako ijitoen inguruan. Alde batetik, ezjakintasun handia dago, eta horrek esamesak eragiten ditu. Esaterako: etxeak doan ematen dizkietela eta beste hainbat haurrentzat ez dagoela etxerik, haurtzaindegietan edo ikastetxeetan haur horientzako tokiak daudela, bertakoei baino gizarte laguntza gehiago ematen dizkietela eta beste hainbat. Etorkinen inguruan zabaltzen diren zurrumurru berak dira, baina, kasu honetan, ijito errumaniarrak dira jomuga.

Gai honen inguruan ezjakintasun handia dagoela esan duzu.

Ezjakintasun horrek aurreiritzimordoa dakar. Aurreiritzi asko dago, baina, normalean, ez ditugu ezagutzen pertsona horiek: ez dakigu zertara etorri diren hona, ezta horrela bizitzea gustuko duten edo ez; ez dakigu zer asmo duten, ez dakigu nola bizi diren haien herrialdean eta hemen. Dokumental honen helburua da haiei hitza ematea eta aurpegia jartzea; enpatia hori eragin nahi dugu.

Jendeak hain erraz zabaltzen dituen zurrumurruak okerrak direla argi uztea al da helburua?

Dokumentalak bizpahiru helburu ditu. Alde batetik, Astigarragan egiten ari den interbentzio plana azaltzea. Orain arte, kanpalekuak hustu edo ez ikusiarena egiten zen horiekin. Astigarragan, udalak, Eusko Jaurlaritzak eta Diputazioak erabaki bat hartu zuten, irtenbideak bilatzeko: udalak erroldatu egiten ditu kanpamenduan daudenak, baina, trukean, arau zorrotz batzuk errespetatu behar dituzte, plan mugatu baten barruan. Helburua da bost urteren buruan pertsona horiek gizartean txertatzea. Bestalde, errumaniarrei aurpegia jarri nahi genien, haiei hitza emanez. Eta, azkenik, Astigarragako biztanleen iritziak jaso nahi genituen, horiei ere hitza emateko.

Zer kontatzen duzu lanean?

Dokumentala elkarrizketa bidez dago kontatuta. Kanpaldian bizi den jendea erakusten dugu, betiere errespetuz, eta hark kontatu nahi duena bakarrik azaltzen. Nola bizi diren ere erakusten dugu, eta baita haien etxeak ere. Haien egunerokoa nolakoa den azaltzen dugu.

Dokumentalean bi ikuspuntu agertzen dira: alde batetik, Astigarraga inguruko herritarren iritziak eta, bestetik, kanpamenduan bertan bizi direnen iritziak.

Narrazio moduko bat egiten da. Hainbat pertsona agertzen dirairitzia ematen, bai Astigarragako herritarrak, bai Balta Txuria Balta Berdea kokagunean bizi direnak. Ez dago bloke argirik. Azken batean, narrazio bat osatzen da pertsona guztien artean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.