Zuloak, fikziotik errealitatera

Fermin Muguruzaren 'Zuloak' dokufikzioaren harira sorturiko musika taldea zuzenean arituko da gaur, Donostian

Zuloak taldeak bere kantak eta The White Stripes eta The Runnawaysen bertsioak joko ditu . LUIS JAUREGIALTZO / ARP.
Erredakzioa
2012ko irailaren 27a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Zuloak dokumentala estreinatu berritan, horretan fikzioa den izen bereko musika errealitate bihurtuko da gaur, Donostiako Bukowski aretoaren oholtzan.

Fermin Muguruzaren egitasmoa da Zuloak. Emakumez osaturiko musika talde baten inguruko dokumentala egin du, eta, orain, egitasmo horren aitzakiarekin sorturiko taldea hasi da kontzertuak ematen. Taldeak urtebete iraungo du, eta, ondoren, banatu egingo da, musikan emakumeek beharko luketen lekua eskatzeko misioa betetzat emanda.

Amanita Muskaria ezizena erabiltzen duen musikariaren kantak joko dituzte gaurko emanaldian, taldekideeksortu dituzten hitzekin. Horrez gain, The White Stripes eta The Runawaysen doinuekin osatuko dute errepertorioa.

Arrate Rodriguezek elkarturiko Tania de Sousari abeslaria (Las Putass del Mistol, The Dispositives), Uxua de la Fuente bateria jotzailea, Ainhoa Unzueta gitarrista, Alba Burgos eta Maitane Alonso arituko dira gaur Donostian. Ostiralean, Tolosako (Gipuzkoa) Bonberenean joko dute. Urriaren 4ean, Bilboko Kafe Antzokian; 5ean, Gasteizko Helldoradon; 6an, Iruñeako Akelarren, eta 7an, Andoainen (Gipuzkoa), Kilometroak jaian.

ZULOAK TALDEA

Noiz. Gaur, 21:30ean.

Non. Bukowski tabernan,Donostian.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.