Musika

Zuberoa eta flamenkoa

2015eko uztailaren 23a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Gaur hasita, asteburu osoan egingo dute Errobiko Festibala, Itsasun (Lapurdi). Ekitaldiak 17:00etan hasiko dira. Iturritik heldu diren kantuak kantaldia egingo dute 21:30ean: Maddi Oihenart —irudian— eta Julen Axiari arituko dira, Bastien Fontanille biola jotzailearekin. Zuberoako kantak aireratuko dituzte. Ondotik, flamenko kontzertua emango dute Niño de Elchek, Raul Cantizanok eta Chloe Brulek. Amaitzeko, San Salvador abesbatza.

Errobiko Festibala

Gaur, Itsasun (Lapurdi), 17:00etan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.