2022ko maiatzaren 14a
00:00
Zirkua, musika, dantza, tailerrak eta bestelakoak batzen ditu Zirku Festibalak, eta atzo hasi eta hilaren22ra arte izango da, Baionan. Baiona Ttipiaren ondoko Mousserolles izeneko belardian ezarri dute karpa, eta han egingo dituzte ekintzak. Gaur, 16:00etan irekiko ditu ateak, zirku ikuskizun batekin eta, egunaren amaieran, DJ bat egongo da. Bihar goizean,akroyoga egingo dute, eta diaboloa erabiltzeko tailer bat.
Zirku festibala
Gaur eta bihar, egun osoan, Baionan.