Jaialdia

Zirkua, dantza eta antzerkia kalean

2016ko ekainaren 11
00:00
Entzun
Ostegunean hasi zen Gasteizko KaldeArte jaialdiaren hamaikagarren ekinaldia, eta bihar amaituko da. Kaleko Artearen Nazioarteko Jaialdia da, eta, orotara, 30 konpainiaren46 ikuskizun izango dira, hiriko plaza eta kaleetan. Zirku, dantza eta antzerki emanaldiak izango dira, Euskal Herriko zein atzerriko konpainiek plazaratuak. Besteak beste, Euskal Herriko talde hauek parte hartuko dute: Markeliñe, Trapo Zaharrak, Deabru Beltzak, Dantzaz, Zurrunka, Bapatean, Clown... Erakusmahai bat jarriko dute Urrezko Zeledoien plazan, informazioa nahiz sarrerak eskuratu nahi dituenarentzat.

KaldeArte

Gaur eta bihar, egun osoan, Gasteizko hainbat lekutan.
Gaiak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.