Zinemak Euskaraz herritar taldeak —Pantailak Euskaraz mugimenduko partaideetako bat da— ez du aurrerapausorik ikusi joan den astean EITBko eta ikus-entzunezko ekoizleen elkarteen artean sinatutako hitzarmenean. «Tamalgarria iruditzen zaigu Jaurlaritzako Hizkuntza Politika eta Kultura Sailetik eta EITBtik egiten den apustu epela euskararen eta euskarazko ikus-entzunezkoen alde». Bingen Zupiriak agerraldian azaldu zuen azken hamalau urteetan EITBk lagundutako 208 lanetan 70ek izan dutela bertsio originala euskaraz. «Onenean, proportzio horretan egiten diote euskarari ikus-entzunezkoetan tokia Jaurlaritzak eta EITBk, eta gaztelerazko ikus-entzunezkoen ekoizpena da urteetan EITBk lehentasunez sustatu eta diruz lagundu duena. Uste dugu ekoizle elkarteekin sinatutako hitzarmen berri horrekin bide beretik jarraituko dela, gaztelerazko lanak lehentasunez babesten eta sustatzen».
Zinemak Euskaraz-ek EITBri eskatu dio «egoera soziolinguistikoa iraultzeko» bokazioa izango duen taldea bihurtzea. Jaurlaritzari, berriz, euskarazko zinemagintza sustatzeko eskatu dio. Hizkuntza Politika eta Kultura Sailaren %2 «lehen mailako» edukiak euskarara bikoiztera zuzentzera eskatu dute, bide batez.
Zinemak Euskaraz-ek uste du apustu «epela» dela EITBrena
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu