Lehiaketa

Zientzia gazteekin, lehiaketa bidez

2017ko otsailaren 11
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
First Lego League zientzia eta teknologia lehiaketa egingo dute gaur, Iruñeko Baluarte jauregian. 10 eta 16 urte bitarteko gazteak alor horietara gerturatzea du xede topaketak. Guztira, 230 parte hartzaile inguru izango dira, 22 taldetan banatuta. Arazo zientifiko baten aurrean, irtenbide bat aurkitu beharko dute gazteek, ikerkuntzaren, zientziaren eta robotikaren bitartez. Aurten, pertsonen eta animalien arteko harremana hobetzeko moduak bilatu beharko dituzte, eta, horretarako, Animal Allies edo animalien aliatu moduan ezagututako robotekin egin beharko dute lan. Berrikuntza gisa, standen gunea egun osoz publikoari zabalik egongo da.

First Lego League

Gaur, 10:00etan hasita, Iruñeko Baluarte jauregian.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.