Nikolasa Atxikallende Iturri (Sukarrieta, 1873-Sukarrieta, 1951), Abina baserriko zazpi seme-alabetan gazteena, Sabino Arana Goirirekin ezkondu zen 1900. urtean. Handik hiru urtera hil zitzaion senarra, eta bigarrenez ezkondu zen 1910ean. Eta alargundu zen berriz…
Gordean, isilean, ezkutuan… iraun du luzaro Nikolasa Atxikallende Iturrik, harik eta Joseba Agirreazkuenagak eta Edorta Jimenezek, nork bere modura, biek ere zorrotz eta dotore, Atxikallende andrea ilunetik argira ekarri, eta hari zor zaion duintasuna itzuli dioten arte, edo horretarako bidea erakutsi diguten arte. Zeren, hasteko, Sukarrietako hilerrira joan, eta alferrik ibiliko baita oinezkoa hobien artean Nikole Atxikallende Iturriren zuloa erakutsiko dion izenaren bila.
Ez dago izenik.
Baina hantxe datza Sabino Arana Goiriren «Nikole bijotzekua».
Mila urte igaro eta... Angela Kerexeta, Dolores Ibarruri, Polixene Trabudua, Mayi Elizaga, Nikolasa Atxikallende... eta ura bere bidean.
Atxika'ta? Nikole'ri:
1899-6-17 Suka?ieta
Nire bijotzeko Nikole:
Gau? gabian eto?iko naz o?a, ta bijar goxetik ikusiko zaitut.
Zeuria beti
Sabin
Zeurea beti
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu