Osasuna. Adimen emozionala

Zergatik niri?

Jon Berastegi.
2013ko ekainaren 4a
00:00
Entzun
Duela aste batzuk ikasgelan film labur bat proiektatu nuen, Tximeleten zirkua deitzen dena. Proiekzio horrek erresilientziaren gainean hausnartzeko bidea eman zidan. Boris Cyrulnyk-en arabera, Konstrukto honen guraso bat, erresilientzia, zoritxarra sufritu ondoren bizitzara itzultzeko ahalmena da. Film labur honen aktore protagonistaren biografia, Nick Vujicic, pertsona erresiliente baten erreflexu fidela da. Haren bizitza ezbeharrez eta zailtasunez beteta dago, hein handi batean enbrioi-jatorri malformazioarekin jaio zen eta. Haren lelorik ezagunenak hauek dira: «Garrantzitsuena altxatzea da» eta «Gorputz adarrik gabeko bizitzatik bizitza mugagabe batera».

Egungo egoera soziala, langabezia-indize historikoak, etxe-kaleratzeak, pobrezia, soldata-murrizketak eta abar direla medio, erraztasuna ematen ari da pentsamendu ezkor, depresibo eta konformisten hazkundeari. Erresilientziaren sustapenarekin, pertsonak bere norakoaren kontra ezagutaraztea eta zoritxarragatik ez uztea bultzatu nahi da. Erresilientziak giza pertsonarengan, bere edozein ustekabekotatik berragertzeko ahalmenean sinesten du.

Baina zerk eragiten du batzuek jarrera hori beste batzuek baino gehiago garatzea? Bizitzarekiko loturak era positiboan ezartzen dituzten pertsonek lortzen dute bizitzari zentzua ematea. Egile desberdinek erresilientziaren garapeneko modelo holistikoagatik apustu egiten dute. Modelo hau bultzatzen duten elementuen artean barkamena, umorea eta zentzuaren sorrera nabarmentzen dira.

Zentzuaren sorrerak, elementu erresiliente bezala, zergatiaren galdera-marka baino areago joatea nahi du. Ezbehar handiei buruz hitz egin dezakegu, hala nola lanik gabe geratzea, etxebizitzarik gabe geratzea eta abar; baina ezbehar txikiagoez ere hitz egin dezakegu, aro goiztiarrean gertatutakoak, hala nola lagun talde batek alde batera uzten duenean ume bat. Batzuetan, egoera horiek norberari zergatik gertatzen zaizkion, hori jakin nahi izaten dugu, baina bilaketa horretan harrapatuta geratzen gara.

Bide horretan berean, film laburraren proiekzioa bukatutakoan, ikasleei eskatu nien hausnar zezatela nerabezaroan berezko ezbeharrei aurre egiteko zer motibazio-alderdi garatzen zituzten. Nekez erantzun zuten; ikaragarri zaila egiten zaie bizitzarekin era positiboan lotzen dituzten faktoreak esplizitatzea. Hori dela eta, gizarte hezkuntza esku-hartzeak burutzen jarraitu behar dugu, bai hezitzaileek bai gurasoek neska-mutilei erakuts diezaiegun berezko bizitza aukeratzen, hura inguratzen eta maite izaten.

Neska-mutilen pentsamendu erresilientea bultzatzeko, norberaren eta besteen bizitzak onartzera ausartzeko abagunea eskaini behar diegu. Neska-mutilak galderaren pedagogian hezi behar ditugu, bere segurtasun-gabeziak azalera daitezela baimentzen duen pedagogia baita. «Zergatik niri» horri aurre egiteko baliabideak eskaini behar dizkiegu, eta, aldi berean, barne espazioak ezarri behar ditugu bere beldurrak adieraz ditzaten. Bidean galtzeko plazera sentiarazi behar diegu, existitzen ez zena aditzera emateko.

Bukatzeko, irakurlea animatzen dut, zentzuaren bilaketa honetan, goizero altxatzerakoan galdera pare bat bere buruari egitera: zer nahi dut gaurko? Nolakoa gustatuko litzaidake izatea gaurko eguna?
Gaiak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.