Azken orduak mugarria izan dira NASA Ameriketako Estatu Batuetako Espazio Agentziarentzat, edo, hobeto esanda, mugautsa. Izen ere, bere historian lehenengo aldiz, asteroide bateko harriak eta hautsak jaso eta Lurrera itzultzea lortu du. Gizateriarentzat ez da lehen aldia, edonola ere. Japoniako JAXA espazio agentziak2020. urtean lortu zuen hori egitea. Beraz, interesgarriagoa da orain datorrena. Mundu osoko zientzialariek aztertuko baitute Bennu asteroideari erauzitako materiala, eta espero dute informazio berria lortzea Lurra nola osatu zen ulertzeko, eta planetan bizia nola agertu zen azaltzeko. Horrez gain, gizateriarentzat arriskutsuak diren asteroideen inguruan ikastea espero dute, Bennuk Lurrarekin egun batean talka egiteko arriskua egon badago eta.
After a journey of nearly 3.9 billion miles, the #OSIRISREx asteroid sample return capsule is back on Earth. Teams perform the initial safety assessment—the first persons to come into contact with this hardware since it was on the other side of the solar system. pic.twitter.com/KVDWiovago
— NASA (@NASA) September 24, 2023
Atzo itzuli zen Lurrera NASAren OSIRIS-REx misioaren kapsula. 2016. urteko irailaren 8an jaurti zuten, eta bi urte geroago heldu zen Bennu asteroidera, 2018ko abenduaren 3an. Bi urtez aritu ziren gero lagina jasotzeko operazioa prestatzen, eta, azkenean, zundak 2020ko urriaren 20an jo zuen asteroidea, eta 250 gramo harri eta hauts bildu zituen. Material hori ontzi batean gorde zuen, eta 2021eko maiatzaren 10ean Lurrera bidea hartu zuen zundak, lagina ekartzeko.
NASAk Utah estatuan duen probaleku batean lurreratu atzo zundak askaturiko kapsula, Sal Lake Citytik gertu. Eta berehala inguratu zuten agentziako zientzialariek. Helikopteroz eraman zuten inguruan paraturiko «gela garbi» batera. Zigilaturiko guneak dira gela garbiak: kanpotik ezin da ezer sartu, ziurtatzeko laginak ez direla kutsatzen. Modu bakarra da jakiteko zer dagoen benetan asteroide horretan, Lurreko gaiekin nahastu gabe.
Your package has been delivered.
— NASA (@NASA) September 24, 2023
The #OSIRISREx sample return capsule containing rock and dust collected in space from asteroid Bennu has arrived at temporary clean room in Utah. The 4.5-billion-year-old sample will soon head to @NASA_Johnson for curation and analysis. pic.twitter.com/Ke0PcDAKt0
Datozen orduetan, harriak eta hautsa ontzitik ateratzeko lanetan jarraituko dute, kutsatu gabeko laginak munduko hainbat laborategiren esku utzi aurretik.
Hondakin multzoa
Bennu asteroidea «hondakin multzo bat» dela esan izan du NASAk. Izan ere, uste dute asteroide handiago batek talka eginda sortu zela, duela mila eta bi mila milioi urte artean. Hondamendiaren ostean, puska batzuk berriz elkartu ziren, baina, asteroidea txikia denez, puska horiek ez daude oso trinko bildurik. Horregatik, erraza izan da, nolabait, puskak erauztea handik, Lurrera ekartzeko.
Bennu asteroid, discovered in 1999 from which NASA collected a sample in 2020, is a potentially hazardous object for the Earth.
— Will (@dreamsNscience) September 19, 2023
A new calculation shows that in 2182 it could strike the earths with a probability of 0.037%.#Asteroid#NASA#Space
More: https://t.co/ejl83J9Ieapic.twitter.com/EMPdvlxVJ1
Zientzialariek badakite molekula organiko asko dituela asteroideak, eta uste dute noizbait urak eraldatu zituela horiek. Beraz, horiek aztertzea lagungarri izango da zientzialariek egiten duten galdera mamitsu bati erantzuteko: nola heldu ziren Lur planetara biziaren osagai nagusietako bi, hau da, molekula organikoak eta ura? Izan ere, aspaldiko teoriaren arabera, litekeena da horiek izotzez eta harri eta hautsez osaturiko meteoritoek ekarri izana, Lurraren kontra talka egitean. Bistan denez, Bennuri erauzitako materialek hori hobeto ulertzen lagun dezakete.
Bennu aukeratu zuten, besteak beste, asteroideen artean aztertzeko errazagoa delako. Izan ere, asko hurbiltzen da Lurraren orbitara. Hori dela eta, zaintzapean dute, arriskutsuenetako bat baita planetarentzat. Kalkulatu dutenez, 2100. urtetik aurrera arriskua dago asteroideak Lurra edo Artizarra jotzeko, arrisku txikia bada ere (1.750 aukeratik bakarra).
233 zientzialari
Gaur bertan, NASAK Houstonen duen espazio zentrora eraman asmo zuten laginen ontzia, kapsulatik atera ostean. Handik, banatu egingo dituzte NASAko, Kanadako eta Japoniako espazio agentziako zientzialarien artean. Laginen laurdenak OSIRIS-REx egitasmoan parte hartu duten 233 zientzialariren esku utziko dituzte, aztertzeko. Munduko 38 ikerketa gune arituko dira horretan.
Laginen %70 gorde egingo dituzte, edonola ere, etorkizuneko zientzialariek aztertzeko aukera eduki dezaten.