Zementuzko Kristo bat

La Cabañara bidean, haren aurretik igarotzen zen egunero Arzuaga. JONE IRAZU.
2023ko maiatzaren 25a
00:00
Entzun
Habanako badiaz bestaldean da Casablanca auzoa, eta Kubako Iraultzaren garaian bertako parroko izan zen Javier Arzuaga frantziskotarra. Parrokiaren barruan zen La Cabañako gotorleku militarra, eta egunero joan izan zen hara, 1959ko lehen urte erdian, Arzuaga. Lehenik, presoei lagun egitera. Gero, fusilatuei hormara laguntzera.

Parrokiatik La Cabañara bidean, Kristo handi baten ondotik igaro behar izaten zuen. Hantxe da oraindik harrizko iruditzar handia, eta harixe ari zaio Gauminean liburuko ondoko poeman...

Kristoren monumentua,
guri, hiriari begira.
Kubako historiaren
sinbolo eta sinopsia.
Sekulako putakeria.
Konkisten historia,
[odolarena,
anbizioena, gorrotoena
[eta injustiziena,
eta zementuzko Kristo
[bat
hura dena bedeinkatu eta
[kristautuko duena.
Eta hezur-haragizko
[Kristok erakutsi
[zizkigunak?
Dohatasuna, egia,
[justizia, maitasuna?
Honelaxe duela bostehun
[urtez geroztik.
Honelaxe duela 100 urte.
Honelaxe duela
[berrogeita hamar urte…
Atzo bezalaxe gaur.
Nazka ematen du.
Noiz arte, Jauna?
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.