Gasteizko jaiak

Zeledon emakume bat izateari atea ireki dio Neska eta Blusen Elkarteak

Blusa eta Nesken Elkarteak aho batez onartu du hurrengo Zeledon aukeratzeko prozesua. Halaber, Zeledon izateko epeari bost urteko muga jartzea erabaki dute kuadrillek.

Gorka Ortiz de Urbina, Zeledon, iazko txupinazoan. JAIZKI FONTANEDA / FOKU
Arabako Alea
2023ko apirilaren 18a
16:08
Entzun

Laster iritsiko da Zeledonen erreleboa emateko ordua. 2023an, Gorka Ortiz de Urbina azken aldiz izango da Zeledon, eta, ondoren, 2024. urterako lekukoa lagako dio hurrengoari. Astelehen honetan, apirilaren 17an, Gasteizko Blusen eta Nesken Elkarteak aho batez onartu du hurrengo Zeledon aukeratzeko kontuan izan beharko diren xehetasunen dokumentua, eta gaur goizean aurkeztu diote udalari.

Aurretik, blusa eta nesken kuadrillek bilera bat eskatu zioten Estibaliz Canto Kultura zinegotziari, Gasteizko pertsonaia mitikoari buruzko ibilbide orri berria aurkezteko. Bilera horretan, batzordeak berak, batzordeko berdintasun taldeko ordezkariak, zinegotziak eta gaur egungo Zeledonek parte hartu zuten.

Guztiek «atxikimendu osoa» adierazi zioten dokumentuari, baita kuadrillen erabakiari eta autonomiari ere, Zeledon ordezkatzen duen pertsona aukeratzen duen agente gisa aitortuz.

Jarraitu irakurtzen:Arabako Alea

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.