Osasuna. Aro berriak. Psikologia

Zelan jagon burua ?

2013ko urriaren 1a
00:00
Entzun
Sarritan, osasuna oharkabean bizi da gugan, eta horren ondorioz, osasuna galtzen dugunean, gaixotzen garenean bakarrik gogoratzen gara horretaz. Bizimodu hori saihesteko, edozein arlotan gertatzen den bezala, prebentzioa da egin beharreko lana. Osasuna kontuan hartzea eta haren alde lan egitea da.

Zer egin dezakegu osasun mentala zaintzeko?

Gizarte moduan kontuan izan beharrekoa da prebentziorik inportanteena haurtzaroan egiten dela. Zer esan nahi du horrek? Psikologiako ikerketetan argitu den moduan, haurtzaroan bizitzako egoera traumatikoak —gurasoek umeak bakarrik uztea abandonaturik, gehiegikeriaz bizi haurtzaroa eta abar— ondorio latzak uzten ditu bizitza guztian. Herstura eta depresio kronikoak izaten dira, sarritan. Beraz, gure haurrak biharko nagusiak izango direnez, horrela ere zaindu behar ditugu. Ez bakarrik fisikoki —pediatrek eta dentistek egiten duten moduan—, baizik eta bere osotasunean: emozioak, pentsamenduak, ohiturak, barne bizitza eta duen ingurunea— familia, esaterako—. Bai eskolan eta bai kalean, ahalik eta osasuntsu, maitekor eta babestuena senti dadin.

Ondoren, helduen prebentzioa landu beharko litzateke: gaixotasun mentalak ahalik eta lasterren diagnostikatzeko. Ikerketen arabera, sarritantarte luzea pasatzen da espezialistarengana jo baino lehen: 3-5 urte bitartean, hain zuzen. Eta, noski, kaltegarria da bai gaixoarentzat bai ingurukoentzat. Egia da azken hamabost urteotan psikologo eta psikiatren lana kaleratu egin dela, eta profesio ezagunagoak egin direnez kontsultara joatekobeldurra ere txikiagoa dela. Baina, hala ere, hori sustatzeko informazio eta azalpen gehiago behar dira, bai publikoarentzat bai osasun inguruko profesional gehienentzat.

Abiapuntu honetatik hasita, zer dago gure esku gure buruko osasuna zaintzeko? Aktibo bizitzea, ahalik eta gehien: fisikoki, mentalki eta sozialki.

Sentipen eta emozio positiboak bilatu, landu eta dastatzea: poztasuna, barrea, asetzea, maitasuna…

Tristezia eta hersturaren aurka kirola egitea barne orekaren laguntzaile moduan. Eta plazerak dituen bideak eta kanalak aurkitzea, sentimen organo, intelektual eta estetikoen bitartez. Azkenik, elkarbizitzarako ahalmenak indartu, elkarrekin egon eta hartu-emanak jorratu; bizitzarako gasolina ere bai baita hori.
Gaiak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.