Zaharkinen enkantea egiteko azken eguna izango da bihar Irunen, (Gipuzkoa), Emaus fundazioaren Ecocenter azokan, eta 20:00 arte hartuko dituzte jendearen eskaintzak.
Orotara, 104 objektu dauzkate enkanterako prest. Besteak beste, Olivetti markako idazmakina bat; grabagailu bat zinta magnetikoduna; disko erreproduzigailu bat; 40ko hamarkadan AEBetan baino publikatzen ez ziren aldizkariak; arpa zahar bat eta josteko makina bat. 60ko hamarkadako Gacela bizikleta estatikoaren ondoan, berriz, Comeca markako berogailu txiki bat eta gaur egungo kamera digitalen aitzindaria dena daude.
Parte hartzeko objektuaren hasierako prezioaren %10 ordaindu behar da, eta bihar denda itxi ondoren jakingo da objektu bakoitza nori dagokion. Jendeak sobera dituen altzari, etxeko tresna eta apaingarriren bilketatik jasotakoak daude erosgai. Salmentako dirua gizarteratze programetan erabiliko dute.
ENKANTEA
Non. Ecocenter azokan, Irun (Gipuzkoa).
Noiz. Biharko 20:00 arte.
Asteburuko proposamenak
Zaharkinen enkantea bukaeran da
Irun. Emaus fundazioak antolatu du enkantea; parte hartzeko azken eguna bihar izango da
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu