Hedabideak

Xuntak ‘Nós Diario’ baztertu du makrojaialdi baten publizitatean

Xuntako Turismo Sailak Galiziako hedabide guztietan jarriko du O Son do Camiño Santiagoko musika makrojaialdiaren publizitatea, Nós Diario egunkarian eta Sermos Galiza aldizkarian izan ezik.

Egunkariko erredakzioa. NóS DIARIO
urtzi urkizu
2023ko ekainaren 12a
10:44
Entzun

Beste behin ere, Galiziako Xuntak betoa ezarri dio Nós Diario galegozko egunkariari. Oraingo honetan, O Son do Camiño musika makrojaialdiaren sustapenean. Hilaren 15etik 17ra egingo dute jaialdi hori, Santiagon, eta Xuntako Turismo Sailak ia 30 hedabidetan jarriko du publizitatea. «Sustapen estrategiaren barnean», hainbat telebista, irrati eta egunkaritan egingo ditu iragarkiak Xuntak, baina bazter utzi du Nós Diario, galego hutsean argitaratzen den egunkari bakarra.

Nós Diario-k gaiari buruz galdetu du Turismo Sailean, Hedabideen Idazkaritza Nagusian, jaialdia antolatzen duen enpresa taldean eta Hizkuntza Politikako Sailean, baina ez du erantzunik jaso.

Sermos Galiza-ko administrazio kontseiluko presidente Xoan Costak iragarri du egunkariak abokatuen esku utzi duela auzia, jakiteko ea jaialdiaren babesle eta publizitate kanpaina salatu edo geldiarazi daitekeen. Salatu dutenez, hedabide guztiei eman diete aukera babesle gisa aritzeko, Nós Diario-ri izan ezik. Sermos Galiza aldizkaria eta Nosdiario.gal atari digitala ere ez dituzte kontuan hartu.

Duela urtebete, Xuntak paperezko egunkariei emandako laguntzetatik kanpo utzi zuen Nós Diario.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.