Xiru jaialdiko azken saioak

Hiru egunez, musikak, bertsoak, dantzak eta antzerkiak hartu dituzte Gotaine-Irabarne eta Altzürükü

Amaren Alabak kantari taldeak parte hartuko du gaurko ikuskizunean. GARI GARAIALDE/ ARGAZKI PRESS.
Erredakzioa
2011ko apirilaren 17a
00:00
Entzun
Xiru jaialdiko azken emanaldiak izango dira gaur Gotaine-Irabarnen eta Altzürükün (Zuberoan), eta jaialdiko ikuskizun berezi bat izango da Donostian.

Txakostea izan da aurtengo jaialdirako aukeratu duten hitz gako eta leloa. Bi sororen arteko hesia iragateko egurrezko eskailaretxoa da txakostea, eta herrien, kulturen eta arte adierazpideen arteko pasabidea irudikatu nahi izan dute Zuberoako jaialdian haren bitartez.

Gaur, 10:30ean, pilota partida bat jokatuko dute Gotaineko pilotalekuan, eta herriko dantzariek dantza emanaldia egingo dute. Xavier Pinon argazkilari paristarrak bere lana erakutsiko du. Eguerdian, No Future ikuskizuna plazaratuko du Pierre Visslerrek. Bazkalondoan, 15:30ean, Maskar ikuskizuna ikusi ahalko da plazan. Horretan, Ander Lipus aktoreak eta Markinako (Bizkaia) Abarka taldeak parte hartuko dute. Horiekin batera, Maskar fanfarrea arituko da, eta Par-alleles konpainiak eta herriko dantzariek godalet dantza hip hoparekin nahastuko dute. Amaren Alabak taldea, berriz, kantu eta kontu arituko da. Amaitzeko, Gait'amik taldeak joko du.

Donostian, berriz, Maddi Oihenart eta Georgiako Urmuli taldea arituko dira, 20:15ean, San Telmon.

XIRU JAIALDIA

Noiz. Gaur, 10:30etik aurrera.

Non. Gotaine-Irabarne (Zuberoa).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.