Komunikazioa

‘Xerezade’, ‘27 zapata’, ‘Laborategia’ eta ‘Kontra-kantxa’ garaile Blogetan! lehiaketan

Azkue Fundazioak Bilboko Euskararen Etxean egin du sariak banatzeko ekitaldia. Jardunaldi bat ere egin dute Interneteko edukiak zabaltzeko modu desberdinei buruz hausnartzeko.

Blogetan! lehiaketako irabazleak. AZKUE FUNDAZIOA
urtzi urkizu
2019ko apirilaren 4a
20:18
Entzun

Euskarazko blog onenak saritzeko ahaleginari ekin zion duela bost urte Azkue Fundazioak. Blogetan! lehiaketa antolatu dute hirugarren aldiz, eta sariak gaur banatu dituzte Bilbon, Euskararen Etxean. Kultura kategorian, Xerezade blogak eman du saria; Gizarte eta Politikan, 27 zapata-k; Aisian, Kontra-kantxa-k; eta Zientzia eta Teknologian, Laborategia-k.

Epaimahaia Azkue fundazioak, Argia aldizkariak, Zuzeu orainkari digitaleko Urko Urangak, Tokikomeko Joxe Rojasek eta Pikara Magazine-ko June Fernandezek osatu dute. Epaimahaiak honakoa adierazi du Jasone Larrinagaren eta Ana Moralesen Xerezade blogaren inguruan: «Blogetik kanpo oso aktiboak dira: sare sozialak, festa fisikoak... Eta lan handia egiten dute edukiak aukeratu eta egokitzerakoan. Izan ere, audioak eskaintzen dituzte». 27 zapata-ren harira, epaimahaiak blogaren estilo «bizia» nabarmendu du: «Horrez gain, Imanol Epeldek Youtubeko hizkuntza menderatzen du, eta abilezia horren ondorioz, gai eta gogoeta mamitsuak lantzen ditu formatu arinean». Iruñe Astitz kazetaria da Kontra-kantxa blogaren arduraduna, eta emakumeen kirola sustatzea du helburu. Hala esan du epaimahaiak: «Aldarrikapena tonu umoretsu eta alaian egiteko trebezia erakusten du, hizkuntzaren erabilera egokia egiten du, eta sare sozialetan oso aktiboa da. Erakargarria da blogeko edukia». Dabid Martinezek softwarte askearen kultura zabaltzea du Laborategia-n. «Gai teknikoak era humanoan azaltzen ditu, eta euskarazko komunitatearekiko konpromisoa erakusten du. Diseinua, gainera, oso dotorea du», gaineratu du epaimahaiak.

Sarituek Bernat Vidal artistak diseinatutako garaikurra eta 200 eurotako diru-txekea jaso dute. Bestetik, Argia-k eman ohi duen euskal blogari berrienarentzako saria hutsik geratu da. Hala ere, aldizkariak urtebeteko bi harpidetzarekin saritu ditu ondoko blogak: Kablegintza eta Kablekariak eta Begane.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.