Xenpelar eta Chopin berpiztuz

Xabier Lisazo piano joleak eta Andoni Egaña bertsolariak duela ia bi mendeko obrak antzeztuko dituzte

Irudiaren ezkerrean, Xabier Lisazo, pianoa jotzen. Eskuinean, Andoni Egaña, bertsotan. MONIKA DEL VALLE /  ARGAZKI PRESS.
Erredakzioa
2013ko irailaren 24a
00:00
Entzun
Guztiz ezberdinak diren bi arlotan jo zuten gailurra Frantzisko Petrirena Xenpelar bertsolariak eta Frederik Francois Chopin konpositore eta piano joleak. Bada, ezberdintasunak ezberdintasun, eta ia bi mendetako jauzia aurrerantz eginez, bi maisu handi horien lanak interpretatuko dituzte 11:00etan Bilboko Kafe Antzokian.

Denboran atzera eginez, egungo beste bi artista handi arduratuko dira Xenpelar eta Chopinen obrak berpizteaz, Bi arreba ikuskizunaren bitartez: Andoni Egaña bertsotan arituko da, eta Xabier Lizaso, berriz, pianoaren aurrean eseriko da. Ez dago zalantzarik Egañak inork baino hobeto antzez dezakeela 1869. urtean zendu zen Errenteriako koplaria, nahiko berme baita Euskal Herriko Bertsolari Txapelketan lau txapel jantzi izana. Lisazok, berriz, Europako hainbat hiriburutan egin ditu musika ikasketak (Sevilla, Varsovia, Londres), eta aitortu du Chopinen zale amorratua dela. Bataren koplek eta bestearen konposizioek orain bi mendeko doinuez girotuko dute Kafe Antzokia.

Egañaren arabera, gauza asko dira Xenpelar eta Chopin batzen dituztenak: garai berekoak ziren, katolikoak biak, eta gazte hil ziren, biek ala biek arreba ondoan zutela.

BERTSOLARITZA

Noiz. Gaur 11:00etan eta 19:30ean.

Non. Bilboko Kafe Antzokian.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.