Sare sozialak

Whatsappek aukera emanen du norbera online den ezkutatzeko

Aplikazioak beste urrats bat egin du herritarren pribatutasuna zaintze aldera. Aurrerantzean, erabiltzaileek ez dute zertan erakutsi beharko konektatuak diren ala ez.

jarraia215522.jpg
Uxue Rey Gorraiz.
2022ko uztailaren 5a
13:03
Entzun

Azken konexioa zer ordutan izana zen ezabatzeko aukera eman zuen lehenbizi Whatsappek, bai eta hartzaileak mezua irakurria ote zuen adierazteko ikur urdina itzaltzekoa ere; neurriok batzuen zorionerako izan dira, beste batzuen endredorako. Hala eta guztiz ere, ezinbestean, erabiltzaileen pribatutasuna zaintzeko pauso inportanteak izan ziren orduko horiek, eta, geroztik, bide beretik segitu du aplikazioak. Orain gutxi egin du azken aldaketa: erabiltzaileak ezkutatu egiten ahalko du online dagoen edo ez.

Orain arte, ezinezkoa zen informazio hori desagerraraztea. Azken konexioaren ordua ez ematea posible izanik ere, elkarrizketaren beste aldean zen pertsonak aise ikus zezakeen une horretantxe bestea konektaturik zen edo ez. Aurrerantzean, norberak hartuko du horren gaineko erabakia.

Halaber, ez da Whatsappek iragarritako neurri bakarra. Oraindik indarrean ez bada ere, aplikazioak jakinarazi du iraungitze datadun mezuak bidaltzeko aukera zabalduko duela aurki. Hau da, erabiltzaileak posible izanen du zehaztea zer denbora tartetan izanen den posible mezua irakurtzea. Epemuga hori igarota, idatzitakoa desagertu eginen da elkarrizketatik.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.