MADRIL. Vocento taldeak (El Correo, El Diario Vasco eta ABC) 6,25 milioi euro irabazi zituen iaz, 2018an baino %42,4 gutxiago. Argitalpenen salmentagatik izandako diru sarrerak %7,9 jaitsi ziren. El Correo-k egunero batez beste 53.640 zenbaki saldu zituen iaz, 2018an baino %6,8 gutxiago; Diario Vasco-k, berriz, 41.063, %5,8 gutxiago. Jatorri digitaleko diru sarrerek eta bestelakoek %36,8ko igoera izan dute: publizitate digitalekoa da iragarkien bidez izandako diru sarreren %41,4.
Urte ona izan zen 2019aEspainiako ikus-entzunezkoen merkatuko bi talderik handienentzat. Mediasetek (Tele 5, Cuatro) 211,7 milioi euro irabazi zituen, azken hamabi urteetako irabazirik handiena, 2018an baino %5,7 gehiago. Atresmediaren (Antena 3, La Sexta) irabaziak 118 milioi eurokoak izan ziren, 2018an baino %33,8 gehiago. 2018an %37,9ko jaitsiera izan zuen.
Vocentok 6,25 milioi euro irabazi ditu 2019an
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu