Vizcaino, Onda Vascako goizetan; Hurtado, gauetan

2015eko irailaren 5a
00:00
Entzun
Onda Vasca irratiak gaur hasiko du denboraldi berria. Kike Alonsok emango dio hasiera ikasturteari, berak gidatuko baititu goizak larunbatetan eta igandeetan, Xabier Lapitzek eszedentzia hartu ostean. Javier Vizcaino gauetatik goizetara pasatuko da. Astelehenetik aurrera, Vizcaino 07:00etatik 11:00etara ariko da mikrofono aurrean —aurretik Pablo Fuentes Pila ariko da, 05:00etatik 07:00etara—. 10:00etatik 11:00etara, Begoña Beristainek Vizcainori Euskadi.Hoy gidatzen lagunduko dio, eta 11:00etatik 13:00etara Beristain izango da gidari nagusi. Aintzane Juaristi izango du alboan. Arratsaldeetan, Julen Arriandiaga, Jon Martija eta Forki izango dira ahots nagusiak; kirolen berri Jose Manuel Monjek emango du, eta itsasoko kontuak Edu Araujok uhineratuko ditu. Gauetan, Eider Hurtadok hartuko du Vizcainoren tokia—22:00etatik aurrera—.

Onda Vascako albistegietako arduraduna denboraldi honetan Lorena Begue izango da. Irratiko zuzendaria Pilar Vicente da —uztailaren 2an izendatu zuten—. SER irratian eta Radio Euskadin hainbat urtez lan egindakoa da Vicente.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.