Musika
Usoak eta gautxoriak hegan
Lizarrieta basoan Usopop jaialdiaren seigarrena egingo dute gaur, Saran (Lapurdi). Inguruko taldeak bultzatzeaz gain, bestelako musikak hurbiltzea du helburu egitasmoak. Aurten,Eskoziako King Creosoteren (Kenny Anderson) folk-elektronika entzun ahalko da, Belako taldearen doinu ilunak, Thousand hirukote frantsesaren aire alaiak, Wall of Death taldearen Parisko psikodelia, eta Petti kantugilearen americana euskalduna. Leihotik taldeak eta A Side B Side disko jartzaileek borobilduko dute jaia. Haurrentzako txokoa prestatu dute aurten, lehen aldiz.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu