Guaixe aldizkariaren urte bukaerako alea berezia izan da, argazkiak desagertu egin dira, eta zuriuneak daude euren lekuan. Nafarroako Gobernuak euskarazko komunikabideei diru-laguntzak kentzea salatu nahi izan du Sakanako (Nafarroa) aldizkariak. «Murrizketek sortutako zuloa islatu nahi genuen» dio Ainhoa Urretagoiena Bierrik fundazioko kudeatzaileak. Egoera ekonomiko zaila bizi dute Beleixe irratiak eta Guaixe aldizkariak. Izan ere, Eusko Jaurlaritzaren laguntzek ere behera egingo dutela aurreikusten da. «Diru sarrerak %25 jaitsiko dira, guztira».
Administrazioak ukatutako babesa herritarrrengandik jaso nahi dute. Hala, bihar, 10:00etatik aurrera, irrati maratoia egingo dute gonbidatu bereziekin; halanola esatari ohiak eta idazleak. Herritarren deiekin burua jaso nahi dute; «Oraingoz, lantaldeari eutsi nahi diogu, baina dena dago kolokan». Udatik, Belaixe Guaixe Txartela dago eskuragarri. Laguntzaile eginez gero, ingurukohainbat dendtan deskontuak eta eskaintza bereziak lor daitezke.
Komunikazioa
Urtea inoiz baino larriago hasi dute 'Guaixe' eta 'Beleixe' hedabideek
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu