Donostiako Aste Nagusia. Irudia. Zaldi Lasterketak

URREZKO KOPA, 'JO ALL THE WAY'-RENTZAT

GARI GARAIALDE / ARGAZKI PRESS.
2011ko abuztuaren 16a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Lasarteko hipodromoan jokatzen den zaldi lasterketa garrantzitsuenaren eguna zen atzo. Urrezko Kopa Jo All The Wayzaldiak irabazi zuen, Sorgob jockeyarekin. Probaren 43. aldian Young Tiger iazko irabazleak ezin izan zuen berriz irabazi, faboritoen artean bazen ere. Horrenbestez, Chacal, Persian Ruller eta Bannaby dira Urrezko Kopa birritan irabazi duten bakarrak. Harmailak lepo bete ziren Ama Birjinaren egunez ohitura den bezala. Eguraldia lagun, apostu egiteko egun biribila izan zen. Ezusteak bigarren eta hirugarren postuan heldu ziren: Abdel izan zen bigarren (Crocquevieille) eta Festeiro (Horcajada) hirugarren.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.