Urpera: itsaspeko bidaia da erakusketaren izena. Donostiako Euskal Itsas Museoan egongo da, eta urtarrilera arte bisitatu ahalko da. Ana Maria Benito urpeko arkeologoak eta Javier Mazpule itsaspekariak sortu dute erakusketa.
Benitok azaldu du erakusketan urpean igeri egingo dutela bisitariek; antzinatik hasi, XIX. mendetik igaro eta XX. menderaino. Hori hobeto azaltzeko, urpekaritzaren eboluzioan erakusten duten 60 objektu daude erakusgarri. Esaterako, XIX. mendeko itsaspeko aurkikuntzarik handiena: Siebe eskafandra, eta aurrerago aurkitu ziren Cousteauren moduko erregulagailuak, urpekaritza jantziak, botilak, sakontasunaren neurgailuak, uretako argazki kamerak, eta metal detektagailuak.
XX. mendean sortu zen kirolitsaspekaritza. Hortaz, lehen urpekaritza klubak edo kirol federazioen berri izateko aukera ere badago erakusketan. Ordutik, objektu horiek eboluzio handia jasan dutela adierazi du Benitok. «Egun, lehen baino erraztasun handiagoak ditugu». Izan ere, lehen, oxigeno botilak lortzeko,ez zeuden hainbeste erraztasun,eta halakoak janztea ez zen batere erraza; pieza bakarra zenburutik oinetaraino, kremailerarik gabe».
Erakusketan zehar urpekaritzaren historiaz gehiago jakiteko, objektuez gain, ikus entzunezko historikoak ere badaude. «Urpekaritzaren historiaren irudi ikonikoak biltzea lortu dugu, museo batean inoiz ikusi gabeko edukiak daude. Harrigarria da 1944ko irudi eta artxiboak lortu baititugu». Manzisidor eskafandristaren familiari esker lortu dute XV. mendeko bideoa. «Manzisidor urpekaritzaren Euskal Herriko aitzindaria izan zen. Haren dokumentazioa ere ikusgai dago erakusketan».
Ontzia hondoratuak
Xabier Alberdik, museoko zuzendariak, eta Benitok azaldu dute gizateriak beti murgildu nahi izan duela ozeanoaren sakonean, ezaguna den hori aurkitzeko eta itsasoaren aberastasunak ustiatzeko.
Horrela lortu dituzte Euskal Herriko kostaldean hondoratutako ontzien datuak. Hala nola Petracho, Saint Sunniva, Knebworth, Joao Pessoa, Mina Mary, Hochheimer eta Cañonero Tajo. Baita Kanaria uharteetan topatutako bat, Telamon.
Urpera: itsaspeko bidaia 2023ko urtarrilaren 8ra arte egongo da ikusgai Euskal Itsas Museoan, eta sarrera doakoa izango da. Ordutegiari dagokionez: asteartetik larunbatera, 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara egongo da zabalik. Igandeetan eta jaiegunetan, ordea, 11:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara. Gainera, Euskal Itsas Museoak irailetik aurrera erakusketa eta jarduerak egitea aurreikusten du.