Urko Menaiaren emanaldia

2010ean argitaratutako 'Ametsak eta Oroitzapenak' diskoko abestietan oinarrituko du gaurko kontzertua

Urko Menaiak Herria tabernan joko du. JAVIER HERNANDEZ.
Erredakzioa
2013ko otsailaren 24a
00:00
Entzun
Urko Menaia (Donostia, 1974) abeslari donostiarrak kontzertua emango du gaur Donostiako Herria tabernan. Ametsak eta Oroitzapenak diskoa izango da kontzertuaren oinarri nagusia.

Artistaren abestiek ez diote jarraitzen gaur egungo joera musikalari, eta kantuetan, 1960ko eta 1970eko hamarkadetako estetika eta sentsibilitate poetikoa bereganatzen du. Baina musika ez da Menaiak duen berezitasun bakarra, ahotsaren berezitasunak desberdintzen baitu donostiarra: identifikatzen erraza da, eta nortasun berezia du.

Kalean sarritan jo izan du artistak; kale kantoi ilunenean ere musika egiteko gai izan da. Ez du luxuzko agertokietan kontzerturik eman, baina txokorik intimoenak gertutik ezagutzeko aukera izan du. Hastapenetan, Donostiako Bulebarrean eta taberna txikietan eman zituen, eta azken urteetan lorturiko oihartzunak saria izan zuen, orain bi urte AEBetan emandako kontzertuekin.

Ametsak eta Oroitzapenak diskotik aparte, Menaiak Hemen Gaude (2003) eta Herri kantak (2006) izenekoak ere egin ditu. Azken horretan, Luis Fernandez biolontxelo jotzailearen eta Idoia Oteiza piano jotzailearen laguntza izan zuen. Kresala taldearekin ere jo izan du, eta Serge Gainsbourgen omenezko diskoan ere parte hartu zuen.

URKO MENAIA

Noiz. Gaur, 19:00etan.

Non. Herria tabernan(Donostia).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.