Komunikazioa

Urko Aristi izango da EITBko irrati taldeko zuzendariordea

Itsaso Martin izango da Euskadi Irratiko albistegi burua, eta Garbiñe Uria programa burua.

Urko Aristi. ETB
Edu Lartzanguren.
2017ko urtarrilaren 24a
18:05
Entzun

Aldaketak iragarri ditu EITBk irratien zuzendaritzako hiru postutan. Urko Aristik hartuko du EITBko irrati taldearen zuzendariordetza. Iñaki Guridi Ormazabal aritu da ardura horretan orain arte. Euskadi Irratian ere, arduradunak aldatuko dituzte: Aritz Agirre izan da Euskadi Irratiko albistegi burua, eta, haren ordez, Itsaso Martinek hartuko du postua. Garbiñe Uria izango da irratiko programa burua, Jone Larrañagaren ordez.

EITBk ez du azaldu aldaketon arrazoia, baina zuzendaritza «eraberritu» nahi duela adierazi du, eta moldaketa horrek hiru lanposturengan «eragin zuzena» izango duela zehaztu du.

ETBko eguraldi tartearen aurkezle eta zuzendaria izan zen Urko Aristi urte luzez. Ibarran (Gipuzkoa) jaio zen 1977. urtean, baina  laster itzuli zen gurasoekin haien jaioterrira, Arribera (Nafarroa). Tokikom herri komunikabideen elkarteko presidente izendatu zuten 2014ean. ETBko Bi errepidean eta Bizirik saioetan ibili da, eta, azken hilabeteotan, Radio Euskadiko Graffiti arratsaldeko magazina gidatzen aritu da, gazteleraz. Irrati publikoaren entzule erdaldunak euskarara eta euskal kulturara ekartzea izan du helburu betekizun horretan, berak iazko urrian adierazi zuenez.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.