Urko Aristi izango da EITBko irrati taldeko zuzendariordea

Edu Lartzanguren.
Donostia
2017ko urtarrilaren 25a
00:00
Entzun
Irratien zuzendaritzan eginiko aldaketen berri eman zuen atzo EITBk. Urko Aristik hartuko du irrati taldearen zuzendariordetza. Iñaki Guridi Ormazabal aritu da ardura horretan orain arte. Euskadi Irratian ere arduradunak aldatuko dituzte: Aritz Agirre izan da Euskadi Irratiko albistegi burua, eta, haren ordez, Itsaso Martinek hartuko du postua. Garbiñe Uria izango da irratiko programa burua, Jone Larrañagaren ordez.

EITBk ez du azaldu aldaketon arrazoia, baina zuzendaritza «eraberritu» nahi duela adierazi du, eta moldaketa horrek hiru lanpostu horietan «eragin zuzena» izango duela zehaztu du.

Errepidetik zuzendaritzara

ETBko eguraldi tartearen aurkezle eta zuzendaria izan zen Urko Aristi urte luzez. Ibarran (Gipuzkoa) jaio zen, 1977. urtean, bainalaster itzuli zen gurasoekin haien jaioterrira, Arribera (Nafarroa). Tokikom herri komunikabideen elkarteko presidente izendatu zuten 2014an. ETBko Bi errepidean eta Bizirik saioetan ibili da, eta, azken hilabeteotan, Radio Euskadiko Graffiti arratsaldeko magazina gidatzen aritu da, gazteleraz. Irrati publikoaren entzule erdaldunak euskarara eta euskal kulturara ekartzea izan du helburu betekizun horretan, berak iazko urrian adierazi zuenez.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.