Unai Iturriagak Tasioren tokia hartu du 'Gara'-n
DONOSTIA. Javier Etaio Tasio marrazkilariaren azkeneko tira argitaratu zuen Gara-k igandean—1991tik egunero aritu da Egin-en, eta gero Gara-n—. Unai Iturriaga bertsolari eta komikigileak (Durango, Bizkaia, 1974) hartuko du haren tokia egunkarian; tirak Zugazart ezizenarekin sinatuko ditu. Aurreneko tiran, Iturriagak esker ona adierazi dio Tasiori, urteotako lanagatik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu