Irulegiko Irratiaren 30. urteurrena ospatzeko ekitaldien barnean, gaurko gau berezia antolatu dute Donibane Garaziko Vauvan aretoan. Euskarazko bi antzezlan ikusteko modua izango da.
Batetik, Pantzo Hirigaraik eta Kike Amonarrizek Bidaso, biga so, Ipar irriak eta hego erak izenburuko emanaldia eskainiko dute. «Bi eskualdeetako jendeen jokamolde eta ohiturak jorratzen eta konpartitzen dituzte ikuskizunean, eta proposamenak ekartzen dituzte euskaldunak hobeki elkar bizi gaitezen», diote emanaldiaren antolatzaileek. Ikusgarri «interaktibo, umoretsu eta xixtaduna» izango dela iragarri dute.
Bestetik, Arantxa Hirigoien eta Maialen Fauthoux aktoreek Tripakiak antzezlana eramango dute oholtza gainera. Haurdun daude bi aktoreak, eta egoera horretaz baliatu dira haurdunaldiaren inguruko istorio txiki batzuk taula gainera eramateko. Komedia gainditzen duen errealitateaz ari dira ikuskizunean Ama2 taldeko bi kideak.
Irulegiko Irratiak kultur ekitaldiekin ospatu nahi izan du bere urteurrena. Hala, aurreko asteburuan Bai dantza klask ikusgarria izan zen Aiziritzen. Entzuleekin konpartitu nahi dute ospakizuna.
'BIDASO, BIGA SO, IPAR IRRIAK ETA HEGO ERAK' / 'TRIPAKIAK'
Noiz. Gaur, 21:00etan.
Non. Donibane Garaziko Vauvan aretoan.
Umorezko bi ikusgarri
Nafarroa Behereko Irulegiko Irratiaren aldeko antzerki gaua antolatu dute gaurko Donibane Garazin
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu