Trapu Zaharra antzerki konpainiaren Gezurtiak umorezko kale ikuskizunaz gozatzeko aukera izango da bihar Bergarako (Gipuzkoa) San Martin plazan, 20:00etan.
Birgaitze prozesuan dagoen gizon baten istorioa antzeztuko dute. Zortzi urte auzotik kanpo igaro ditu, eta bueltatzea erabaki du orain. Auzora iristen denean, espero ez zuen egoera jasaingaitz batekin egingo du topo; bizilagunek ongi etorria egin beharrean, arbuiatu egingo dute auzotarra. Umorea da nagusi konpainiaren azken obra horretan.
Euskal Herriko kale antzerki talde ospetsu eta esanguratsuenetariko bat da Trapu Zaharra konpainia. Bi lagunek sortu zuten konpainia, ekintza dibertigarrien bitartez eguneroko bizitza aurrera ateratzeko helburuarekin.
El vengador enmascarado izan zen antzerki taldearen lehenengotariko obra. Merkatuan leihakortasun handia topatu zuen konpainiak, eta horri aurre egiteko euren ekintzak «bikaindu» zituzten. Orduz geroztik, beste zenbait antzezlan ekoitzi dituzte: Occident Paradisse, Visto y no Visto, Eroak, Aberiak, Laugarren tenorea, Camping Renove,TetraRip eta Vis Vis, besteak beste. Azken bi lan horiek ez dira obra ibiltariak; antzerki taldearen historianlehenengo aldiz taula gainena antzeztu dituzte bi obra horiek.
'GEZURTIAK'
Noiz. Bihar, 20:00etan.
Non. Bergarako San Martin plazan.
Umore antzerkia, Bergaran
'Gezurtiak' umorezko kale antzerkia ikusgai izango da bihar Bergarako San Martin plazan, 20:00etan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu