Gauerdian antzezlana emango dute gaur Ordiziako herri antzokian (Gipuzkoa), 22:15ean hasita. Ttanttaka taldeak antzeztuko du: Iker Galartza eta Itziar Atienza dira aktoreak. Emanaldi horrekin amaituko dute Antzerki Garaia egitaraua; Ordiziako, Beasaingo eta Ordiziako udaletako kultura sailek antolatu dute ekitaldi hori.
William Shakespeare artista ingelesaren A Midsummer Night's Dream (Udako gau bateko ametsa) lanean oinarritzen da Gauerdian antzezlana. David Creig eta Gordo McInty ekoizleek sortu zuten antzezlana, eta Aitziber Garmendiak euskaratu. Roberto Romei ariko da gaur zuzendari lanetan.
Edinburgon dago girotua antzezlana. Ekaineko ostiral gau bat da. Helena abokatu gazteak (Itziar Atienza) utzi berri du bikotea, eta harreman egonkor batean murgiltzeko irrikan dago. Bob izeneko artista ernegatu bat ezagutuko du (Iker Galartza). Susmagarriak diren negozioetan murgilduta dago artista; hortik ateratzen du bizimodua.Elkar ezagutzen duten egun berean oheratu egiten dira; biharamunean, bakoitza bere zereginetara bueltatzen da. Dena den, ekaineko sanjoanen magiak berriro elkartzen ditu; asteburu magiko bat pasatuko dute elkarrekin.
'GAUERDIAN'
Noiz. Gaur, 22:15ean.
Non. Ordiziako herri antzokian (Gipuzkoa).
Udako gau bateko ametsa
Ttanttaka taldekoek antzezturik, 'Gauerdian' antzezlana emango dute gaur Ordiziako herri antzokian, 22:15ean
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu