Txanogorritxuk asko ikasi du azken boladan. Dagoeneko ez da garai bateko neskato xalo eta apur bat inozoa. Orain, magia egiten daki, eta, gainera, aditua da karatearen artean. Deabru Beltzak konpainiak proposatzen du ipuin klasikoaren berrirakurketa, eta Bilbon ari da antzezten egunotan, Campos Eliseos antzokian.
Nora zoaz, Txanogorritxu? familia giroan gozatzeko ikuskizuna da. Aktoreez eta musikaz gain, bideoa ere erabiltzen dute lanean, neskatoaren eta otsoaren bidaia kontatzeko. Bi mundutan gertatzen da ekintza, antzokian bertan zuzenean, eta pantailan, bideoan. Horrela, gonbidatu bereziak ager daitezke historian: esaterako, Fran Lasuen narratzaile gisa, eta Porrotx pailazoa. Oskorri taldeko Bixente Martinezek sortu du ikuskizunerako musika.
Kale antzerkia egiteko asmoz, 1996an sortu zuten Deabru Beltzak taldea hainbat konpainiatako aktoreek. Denera hamar ikuskizun sortu dituzte, tartean perkusioa eta piroteknia nahasten dituzten Les Tambours de Feu eta Bande déplacée. 2.000 saio egin dituzte, lau kontinente eta 30 herrialde baino gehiagotan.
NORA ZOAZ, TXANOGORRITXU?
Noiz. Gaur, 12:00etan eta 17:30ean. Bihar, eguerdian soilik.
Non. Campos Eliseos antzokian, Bilbon.
Txanogorritxu karatekarena
Ipuin klasikoaren bertsio moderno eta ikus-entzunezkoa taularatzen ari da Deabru Beltzak Bilbon
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu