Txakolinaren jaia

Txakolinaren denboraldia hasi dute gaur Getarian

San Anton eguna baliatu dute Getarian, sor-markako 25. uzta aurkezteko. Bideoa: Urola Kostako Hitza. [youtube]http://youtu.be/hc0gehgomSQ[/youtube]

Urola Kostako Hitza
2015eko urtarrilaren 17a
10:19
Entzun

Gaur aurkeztu dute Getarian jatorri izeneko 25. uztako txakolina, denboraldiari hasiera emanez. Kepa Iribar Euskadi Irratiko kazetariak egin ditu aurkezle lanak, eta ekitaldian Mikel Garaizabal izendatu dute aurtengo Mahasti Jauna.

Jose Ignacio Manterola sor-markaren lehendakariak azaldu duenez, 3,5 milioi mahats kilo bildu eta 2,4 litro txakolin ekoitzi dituzte. Gehiena txakolin zuriari dagokio, %96, eta gainontzekoa gorriari eta beltzari.

Goizeko ekitaldiaren ostean, arratsaldean ere festa giroa izango dute nagusi Getariara biltzen direnek. Besteak beste, herri kirolak eta bertsolariak izango dira ikusgai.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.