Festa
Txabolagile izateaz harro
Bilboko Uretamendi auzoa txabolaz beterik egon zen duela hamarkada batzuk. Hainbat familiak bertan eraikitzen zuten bizileku izango zuten txabola. Garai hori gogoratzeko, 90 urtetik gorako txaboleroak omenduko dituzte. 12:30etatik 15:00etara, berriz, argazki eta bideoen erakusketa jarriko dute auzoko hainbat tabernatan. Jarraian, bazkaria egingo dute, eta arratsaldea musikaz girotuko dute: The Cowboy eta Sapo y el Sello taldeek joko dituzte kontzertuak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu