Elon Muskek Twitter aldatuko du. Plataforma X deituko da hemendik aurrera, eta jada esan dio agur txoriaren logoari. Twitter erabat eraldatzeko proiektuaren hasiera besterik ez da. Musken helburua da «bideo, audio, mezu bidalketa eta ordainketa» zerbitzuak plataforma batean edukitzea, superapp bat osatzea, alegia.
— Elon Musk (@elonmusk) July 23, 2023
Twitterreko CEO Linda Yaccarinok, informazio hori berretsi, eta esan du Twitterrek «inpresio handia eragiteko» bigarren aukera izango duela aldaketa horri esker. IA adimen artifizialarekin funtzionatuko duela baieztatu du, eta adierazi «ideia, ondasun, aukera eta zerbitzuentzat merkatu global bat sortzen» ari dela plataforma. Dena dela, Yaccarinok esan du hasiera baino ez dela, eta plataforma gutxinaka ari dela itxura hartzen .
Muskek, Tesla auto elektrikoen enpresaren jabeak, aurreko urteko urrian erosi zuen Twitter, 44.000 milioiren truke. Egun horretatik, langileen %80 inguru kaleratu ditu. Gainera, azken urtean egindako aldaketa gehienek ez dute izan erabiltzaileen onespena. Ikur urdina ordaindu behar izatea, irakurri daitekeen txio kopurua mugatzea... Gainera, uztailaren hasieran, Facebookeneta Instagramen jabe Metak Threads aplikazioa kaleratu zuen Twitterri konpetentzia egiteko, eta lehenengo bost egunetan 100 milioi deskarga baino gehiago eduki zituen.