TV3ek 'Paperezko hegoak' emango du gaur gauean

2021eko ekainaren 8a
00:00
Entzun
BARTZELONA.Euskaldunon Egunkaria-ren itxieraren inguruko dokumental bat egiteko ideia izan zuen Tentazioa Produkzioak ekoiztetxeak —Sisiforen paperak antzezlana egin du gai berarekin—: Josu Martinez zinemagileari egin zion enkargua, eta Samara Velte kazetari eta EHUko Nor ikerketa taldeko kidearekin batera ondu du Paperezko hegoak ikus-entzunezko lana. ETB1ek otsailaren 16an estreinatu zuen dokumentala. Kataluniako TV3 kateak, berriz, gaur emango du, Sense ficció saioaren barne, 23:05ean. Javier Gomez Bermudez 2010eko epaiketan auzitegiko presidente zena da elkarrizketatuetako bat. Halaber, abokatuak, kazetariak, irakasleak, politikariak eta Egunkaria-ren aurkako erasoan atxilotuak eta torturatuak izan zirenetako batzuk azaltzen dira hizketan. Joan Mari Torrealdai zenaren itzala irudikatzeko, Adur Larrearen animazioak tartekatzen dira lanean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.