Ttan Ttakun irratia, jai giroan

Bi agertoki eta zuzeneko emanaldiak izango dira Donostiako irrati librearen hamargarren jaialdian

Irudian, iazko jaialdian Ttan Ttakun Donostiako irrati libreak egin zuen zuzeneko emanaldia. MAKOKI.
2012ko urtarrilaren 14a
00:00
Entzun
Urtero bezala, Ttan Ttakun Donostiako irrati libre euskaldunak musika jaialdia antolatu du Egia auzoko Gazteszena aretoan. Hedabideak dituen behar ekonomikoak betetzea da helburua. Aurten, hamargarren aldiz egingo dute festa, eta hainbat kontzertu izango dira, bi girotan banatuta. Areto handian rock eta punk erritmoak nahastuko dira, Lobo Electrico, Pennycocks, Screamin'targets eta Speed taldeen eskutik. Areto txikian, berriz, Reverendo John Howell, Ion Celestino y Los Activos eta Funkideak taldeen soul, funk eta reggae doinuak entzun ahalko dira. Gaua amaitzeko, Manu Pogo eta Budin disko jartzaileek jendea mugiaraziko dute. Horretaz gain, taberna bat ezarriko dute, eta zuzeneko irrati emisioak ere egingo dituzte. Sarrerek bost euro balioko dute, baina eskaintza berezia egingo diete hamaiketatik hamabietara bitartean iristen diren lagunei: sei sarreratik bat, doan.

Azken urteak ez dira errazak izan irratiarentzat. 2010eko uholdeen kalteetatik eta Guardia Zibilaren esku hartzetik indarberritu ondoren, 2011n krisi ekonomikoa eta murrizketak iritsi dira. Baina oztopoen gainetik, martxan jarraitzeko asmoa du. FMko 106.8 frekuentzian, Donostia osora zabaltzen du seinalea Ttan Ttakun irratiak.

TTAN TTAKUN JAIALDIA

Noiz. Gaur, 22:30ean.

Non. Egia auzoko Gazteszena aretoan (Donostia).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.