Maratila

Tsunami

Lucien Etxezaharreta.
2011ko martxoaren 12a
00:00
Entzun
Neke da eguneroko albiste uholdeari ihes egitea, are gehiago hau tsunami baten ingurukoa delarik. Garai batean kontatuko zen Jainkoak bere haserrearen agerpena ematen zigula: gaur egun apalago aipa dezagun gure Lurraren hauskortasunaz hitz egiten digula, gure handipuzkeriak doi bat erakutsiz ere.

Duela 50 milioi urte plaka iberiarra hasi zen europarraren gainera jartzen mugiketa tektonikoari esker, geroztik ditugu Pirinioak. Oraindik plaka horiek pixka bat goiti ari dira, ez baitira inoiz geldirik egoten. Egia da ez dela aspaldian tsunamirik gertatu Bizkaiko bazterretarik Lapurdiko Barraraino, baina itsasoa laƱo izan arren, ez ahaztu hori. Garizuman baikara Birjina eroen parabola hor da, eta 1967 abuztuaren 13an lurrikara batek hori gogorarazi zigun indarrez. Itoizko ur biltegi handia ordu horren zain dago ere, Damoklesen ezpata Agoitz eta Nafarroa Beherearen gainean jarriz.

Katastrofe garaiak elkartasun denborak dira ere: Telesforo Monzonek kontatzen zuen EAJ nola indartu zen uholde garai batzuetan jende behartuari eskaini zion laguntzari esker. Hezbolla erakundeak bere indarra horrela erakusten du ere Libanian eta Palestinan. Sartrek zioen behin frantsesak ez zirela inoiz hain libresentitu okupazio garaian bezainbat!

ETA erakundearen hamaikagarren buruzagi militarra atxilotu omen dute: horrelako ekintza handiarekin agian poliziek sari berezi bat jaso dute, funtzionarioak soldata mugatuengatik haserre diren garaian, aipagarri da.

Hemengo tsunamiaren zain gaude anartean, halabiz.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.