Trudy Lynn abeslariak gaur kontzertu bat emango du Getxoko Bluess jaialdian

2019ko uztailaren 20a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
MUSIKA. Trudy Lynn abeslari estatubatuarra Getxoko 31. Nazioarteko Blues jaialdian arituko da gaur. Muxikebarri zentroan izango da kontzertua, 21:00etan. Aurretik, 13:00etan, Blue Bird Euskal Herriko taldeak joko du Kirol Portuan. Lynnen ondoren, berriz, Frank Blackfield musikari frantziar-estatubatuarrak emango du jaialdiko azken kontzertua, The Piper's Irish Pub tabernan, 23:00etan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.