Tropelak ez du Itzuliarekin eta Klasikoarekin lanean jarraituko

urtzi urkizu
Donostia
2017ko uztailaren 19a
00:00
Entzun
Tropela elkarteak lau urtez egin du lan Euskal Herriko Itzuliarekin eta Donostiako Klasikoarekin, bi txirrindularitza proben webgunea eta sare sozialak kudeatuz. Baina proben antolakuntzan izan den egitura aldaketarekin batera, egoera «guztiz» aldatu dela nabarmendu du Tropelak. «Beste bide bat hartu nahi zutela argi gelditu da. Gure esperientzia hor zegoen, baina ez dute ikusi», azaldu du Egoitz Lizaso Tropelako presidenteak. «Guk planteamendu serio bat egin genuen. Baina ikusi genuen ez dutela aurrera jo nahi. Guk horrela ez dugu lan egin nahi», dio Lizasok. Horrenbestez, Tropelaren eta bi probak antolatzen dituen OCETArenarteko elkarlana eten egin da.

Kezkatuta azaldu da elkartea: «Azken urteetan egindako lana, eta euskarari, nazioartekotzeari eta teknologia berriei dagokienez egindako urratsak ezerezean geratzeko arriskua hor dago».

Euskara ardatz hartuta, hiru hizkuntzatan egiten zuen Tropelak proben komunikazio digitala: euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez. Itzulia eta Klasikoa izenen erabilera ere indartu dute, lasterketen identitate propioa nabarmentzeko. Lizasok, edonola ere, espero du probetako komunikazioa aurreko urteen bide beretik jarraitzea: «Ea eusten dioten lehendik egindakoari».
Gaiak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.