Trinket eta tenplu zahar eta ederrak
Izurako beheko auzotik eliza ingurura igotzean, etxe oso zahar eta ederrak miresteko aukerarik izanen dugu. Argi geratuko zaigu Nafarroako erresumaren jakile dela Izura. Azken aldapan gora joango garelarik, etxe zahar eder batek begiak harrapatuko dizkigu. Bertako jabearen arabera, etxe horretan trinket bat egon zen, baina agerikoa da ere jaun aberats baten egoitza izan zela. Hogei bat metro harago, beste etxe zahar-zahar bat miretsiko dugu, hori higanoten tenplua izan zen. Horrek gogoraraziko digu Izuran protestanteak izan zirela, Albreteko Joana Nafarroako erreginaren garaian.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu