Jaia
Transhumantzia eta gastronomia batuta
Ossau-Iratik bere ardi-esne gaztagatik sor-marka lortu zuenetik 40 urte bete direla ospatuz, Buru Beltza elkarteak antolatutako transhumantzia jaialdia egingo dute, gaur, Ligi-Atherein (Zuberoa). Urteurren ospakizunean sektoreko eragile guztiak elkartuko dira, egun osoko egitarauaz gozatzeko: 09:30ean hasita, artaldeen jarraipen ikuskizuna, bertako ekoizleen azoka, artisautza tailerrak, tokiko produktuen dastaketa eta bazkaria egingo dituzte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu