Torturari buruzko hausnarketa

'Jose K. Torturado' antzezlana taularatuko dute gaur Donostian, dFeria jaialdiaren barruan

Pedro Casablanc aktorea, Javier Ortizek idatzitako eta Carles Alfarok zuzendutako lanean. JESUS ALCANTARA.
Erredakzioa
2012ko martxoaren 14a
00:00
Entzun
Gizon bat biluzik, jendaurrean, bere buruari, ikusleei eta bere torturatzaileekin hitz egiten. Gogorra bezain sakona da Jose K. Torturado antzezlanak proposatzen digun hausnarketa, torturaren inguruan.

Fernando Savater etika irakaslea atxilotuak bere eskuekin torturatzeko prest azaldu zen garaian, Javier Ortiz kazetari donostiarrak pentsatu zuen gaia gordintasun osoz azaldu beharko litzatekeela. Horrela sortu zuen Jose K. Torturado bakarrizketa.

Jose K. atxilotuta dago, eta bi tortura saioren artean agertzen zaigu. Esan du plaza jendetsu batean bonba bat jarri duela, baina ez du esan nahi zehazki non dagoen. Egoera ez dago herrialde jakin batean girotuta.

Muturreko egoera hori aurkeztu zuen Ortizek, tortura justifikatzeko argudio populistek benetan zer esan nahi duten erakusteko. Idazleak argi ikusi zuen: «Tortura kasuren batean ontzat ematea edozein kasutan onartzea da». Torturaren praktika, horri ez ikusiarena egiteko joera eta moral bikoitza Espainiako gizartean horren errotuta zergatik dauden aztertu zuen idazleak.

Pedro Casablanc aktoreak antzeztuko du bakarrizketa, ikusleei bizkarra emanez, ispilu baten eta bideokamera baten aurrean. Carles Alfarok zuzendu du.

JOSE K. TORTURADO

Noiz. Gaur, 18:00etan.

Non. Antzoki Zaharrean, Donostian
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.