Artean, 1953an, Andima Ibiñagabeitiak bere lagun Gotzon Egaña irakasleari: «Arrezkero Mirande´k bertso berri zenbait egin ditu, oso ederrak. Salbatore Mitxelenak aren olerkietaz yaulkiak nik ere onartzen ditut. Gramatikaz zintzoago bear luke noski eta maiz esan diot [Miranderi] asko irakurri ta asko idazteko. Izugarria da gazte onek antz-artzeko daukan indarra. Emengo olerkari berrien eragiña dizu ta sarri illunegi gertatzen da. Ots-kidetasuna erauzi nai luke neurtitzetatik, eta azken aldi ontan ortara bortxatu da. Berak dionez, askoz ere zailago omen zaio ots-kide gabe idaztea. Yakiña neurtitzen durundia barnean nabaitzen da, itzen ritmoan batik-bat, baina durundi orri antz-emateko belarri xurrak bear dira baita gogo sakona ere. Neri atsegin zaizkit era berriko olerkiok. Emen ari gaituzu Mirande´n olerki-sorta gertutzen argitaratzeko. Banako gutxi baino ez ditugu irarriko, apainak ordea eta garezti saltzeko. Liburu orrek atera bear duen tolle-tolle gogorra entzuteko aiduru naukazu. Tolle-tolleka edo betorbetorka, garaia dugu beintzat euskaldunak esnarazteko. Igandez egingo dugu batzar, egille, marrazkilari ta argitaltzalleak, idazti ori zer nola antola erabakitzeko».
'ANDIMA IBIÑAGABEITIA: GUTUNAK (II) IDAZLEAK'
(Pako Sudupe, Ereiten, 2017)
Egiaz eta begiaz
Toleka eta betorka
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu